XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Luisa orduan korrika abiatzen da aterantz, hari bultz egin eta desagertu egiten da.
Lotte, ostera, agur herabe bat egin eta astiro-astiro gela hartatik irtetera doa.
- Itxaron!
Orain zure izena idatz dezaket, noiz eta non jaio zinen eta nola duten izena zure gurasoek.
- Ama baino ez dut
Muthesius andereak, luma tintontzian busti ondoren:
- Aurrenik, zeure jaioturtea.
Lotte korridorean zehar abiatzen da, eskailerak igo, ate bat zabaldu eta arropategian sartzen da; maleta ikutu gabe dauka oraindik.
Bere jantzi, alkandora, amantal, galtzerdi... berari dagokion armairuan uzten hasten da.
Leiho zabalduak kanpoko haurren barreak dakartza.
Lottek emakume gazte baten argazkia dauka eskuan.
Xamurkiro begiratu eta amantal azpian gordeko du kontu handiz.
Armairua ixtera doala, atearen barruko aldeak ispilua daukala konturatzen da.
Aurpegia aldatu gabe bere burua aztertzen du goitik behera, lehen aldia bailitzan.
Gero orrazten hasten da.
Atea jo dute nonbaiten.
Azkar, zerbait egiten harrapatu izan balute bezala, besoak amiltzen uzten ditu.